Euskarazko lehen abentura emozional interaktiboa aurkezten dizuegu. Bertan euskal mitologian oinarritutako pertsonaiak eta zure barne mundua aurrez aurre ezagutzeko aukera izango duzu.
Jolasa baso magiko batean kokatzen da non laino MaLtZuR bat bertan bizi diren izaki magikoen bizitza eta emozioak nahasten ari den. Zure eginkizuna basoko oreka berrezartzea izango da, prest al zaude?
Gure abenturen ibilbidearen bloga.
Hezkuntza, arte eta istorioen kontalaritzako esperientziak konbinatzen ditugu emozionalki aberatsak diren esperientzia interaktiboak sortzeko.
Aurretik hainbat proiektu independente ausart eta ez-konbentzional garatu eta kaleratu ondoren, gure taldeak orain energia sortzaile bera bideratzea du helburu, sakontasun eta eragin emozionala duten jokoak sortzeko.
Programatzailea
Joko-diseinatzailea
Zuzendaria eta Joko Diseinatzailea
Artista eta Animatzailea
Idazlea eta Pedagogoa
Musika eta Soinu diseinatzailea